XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esandako guzti honek hurrengo konklusiora eramaten gaitu.

Dependentzia aleatorio edo estatistikoa, ezin adierazi da lege edo formula matematiko baten bidez.

Dana dela, estudiatutako fenomenoari buruz, eritzi aproximatu bat orokorki ematea permititzen digu.

Esan nahi duguna zera da: bi serie estatistikoren artean dependentzia aleatorioa badago, serie bateko balio bat ezagutzeak, beste seriean berari dagokionera hurbiltzeko posibilitatea ematen digula.

Gerta daiteke, balio zehatz batentzat nahiko okertzea, baina balioen multzoari (hau da balio guztiak globalki kontsideratuz) hurbilketa, hobea edo txarragoa izango da bi serien arteko dependentziaren arabera.

Dependentzi funtzionala eta independentzia aleatorioa egiten gertatzen direneko puntuazio limiteak dira.

Bizitza errealean, dependentzia funtzionalera hurbiltzen gara, baina lortu gabe.

Egia da baita ere bi serie estatistikoen independentzia sekulan ez dela osoa izango.

Honi buruz jarri dugun adibidean, dependentzia baten bat izan daiteke, bi serien artean.

(Dudarik gabe, hegalaldien kopurua handitzen bada, istripuak gertatzeko posibilitatea ere handitu egiten da).

Dependentzia aleatorioak, funtzio enpirikoak sorterazten ditu.

Beraz, bere ikasketa (estudioa) egiteko, formula matematikotaz baliatuko behar dugu.

Baina ondo ulertuta, azken hauek matematikari edo fisikarien buruan bakarrik daudela.

20.3.- TAULA ESTATISTIKOAK, ADIERAZRIDE GRAFIKOA: PUNTU MULTZOA.

Taula estatistikoak, B.B.B. 1.kurtsoan bezala egingo ditugu hemen, baina orain, aldagai estatistikoak bi direla kontutan hartuz.

(Hurrengo kapituluan adibide batzuk jarriko ditugu).

Orain, adierazpena, diagrama, era orokorrean egingo dugu eta handik bere estudio grafikoa.

Bi ardatz cartesiar zehaztuz, lehengo hiru adibideetako bi serieei dagozkien balioen bikote bakoitza, planoan errepresentatu ahal izango dugu.

Honela 1-3 irudietako hiru sakabanatze-diagrama-k lortuko ditugu.

Sakabanatze-diagrama hauek puntu-multzoak deitzen dira (...)